Egingo duen eguraldia
 :: El Tiempo :: España
Nahi duzuen lurraldean dagoen ordua azaltzen da Ongi etorri nire blogera! :: Informazio interesgarriak

Ongi etorri nire blogera!

2007-07-03

Sineskeriak Sinesten

Badaude, gauza magikoak, zorigaitza ekartzen duten portaerak, zoriona ematen duten tresnak etab. Horiei sineskeriak deitzen zaie. Sineskeria, zientzia izenez ere ezagutzen da. Zoriona eta zoritxarra ekartzen duten ekintzak daude. Horietako batzuk aipatuko ditut.

Kolore horiak zoritxarra ekartzen omen die toreatzaileei. Mendizaleei, ordea, zorte ona ematen diete. 13 zenbakiak zorte txarra ekartzen duela esaten dute, Biblian hamahirugarren apostoluak, Judasek, salatzen baitu Jesus. Normalean zorte txarra dela esaten dugu katu beltz bat ikustean. Beharbada deabru bera da animalia itxura hartuta.

Zorte ona, berriz, 7 zenbakiak ekartzen du. Jaungoikoak zazpigarren egunean hartzen du atseden, zazpi dira Erromako zubiaren koloreak eta zazpi baita ere planetak. Beti esan da ferrak zoriona ematen duela, Elorrion, esate baterako. Egurra da, edo zuhaitza ia herrialde guztietan zorionaren seinale. Horregatik daude horrenbeste zuhaitz sakratu.

2006-02-10

Txakurrak gizonaren lagunik onenak

Batzuk esaten dutenez, txakurrak gizonaren lagunik onenak dira, lagundu egiten dietelako edo. Nire ustez, itsuen txakurrak dira laguntzaile onenak. Mota askotako txakurrak daude, hemen behean ikusiko dituzuen bezalakoak baina askoz gehiago.

Labrador Bulldog Teckel

Ikusi dituzuen txakurrak politak, maitagarriak,…Baina gero handi egiten direnean, iskanbila sortzen dute eta horregatik gehienek erosten dituzte txakurrak txikiak direnean. Jendeak gauza askotarako erabiltzen ditu: Ehiza egiteko, jolasteko, itsuei laguntzeko,…Txakurrari, gutxi gora behera, 3 edo 2 alditan atera beharra zaio paseatzera, goizean, eguerdian eta gauean. Jana ere eman beharko diozu hiltzea nahi ez baduzu, 3 aldiz, paseatzerakoan bezala. Ah, eta ez ahaztu oso importantea dela berarekin jolastea, ondo tratatzea eta laztantzea. Ondorioz, txakur bat erosi nahiean bazabiltza kontuan hartu nola tratatu beharra duzun jakiteaz.

2006-01-26

Rushmore mendia

Rushmore izeneko mendia Estatu Batuetan aurki dezakegu. Mendi horretan, nazioan(Estatu Batuetan) izan ziren lehendakarien eskultura azaltzen da. 1 Zizelkaritzan, haien burua azaltzen da handi-handia eta harriz egina. Berez, harrizko eskulturak Rushmore du izena baina mendiaren izena Beriain da. Ez al zaizue zaila iruditzen eskulrura handi hau egitea? Egilea, artista bat izango da, Gutzon Borglum da bere izena eta nire iritziz artista hutsa da.


Orain badakizue nor den egilea ezta? Ba orduan, pentsatzen dut bere aurpegia ikus nahiko duzuela ba horretarako begira ezazue Rushmore mendiaren ondoan. Eta Gutzon Borglum ikusiko duzue. Nik galdera mordoa ditut: Zenbat iraungo zuen eskultura egiten? Erreza izango ote zen? Egunean zenbat ordu lan egin beharra zuen?… Aio eta hurrengo bat arte, espero dut gustatu izana, eta badakizue…zerbait esateko baduzue, iruzkinak egiteko orritxoa hortxe dago.

1 Zizelkaritza/n: Eskultura, eskulturan, harriz edo material nahiko gogorrez egiten den abstraktoa.

2006-01-14

Gobi

Gobi, desertu bat da, Mongolian kokatua, bertan, beste desertuetan bezala, bero asko pasatzen da eta ia ezin da egon. Esaten da, gaur egun, Mongolia iparraldean, dinosauroen aztarnak aurkitu direla, bai bitxia ezta? Dinosauroak, ez egon arren, Gobi-n, arratoi antzeko karraskariak bizi dira. Hanka, tente tenteak dituzte eta horien bidez, saltoka ihes egin dezakete. Animaliatxo hau oso polita da.

2006-01-12

Errusiar mendiak

Badakizue zer den Errusiar mendia ezta? Batzuentzat oso dibertigarria izan daiteke baina beste batzuentzat, amets gaizto bat. Errusiar mendi ikaragarrienak Estatu Batuetan daude, bertan Jolas-parke asko daude: “Disney world Californya”, “Montaña magica”… eta gehienak “Six flags”-eko parkeak dira. Espainian ere badaude parkeak: “Port Aventura”, “Warner Wross”, “Terra Mitica”, “Cartuja”…etab. Ni, Port Aventurara joana nago eta esaten dutenez “Stampida” mendia da fuerteena eta ez “Dragon Khan”, gainera, ni, “Stampida”-n montatu nintzen eta esaten dizuet ez zegoela batere gaizki, dibertigarria izan baitzen.
Argazkian ikusten duzun bezala, horrelakoak dira Errusiar mendiak, handiak, altuak, dibertigarriak,…Bukatzeko, ohar bat emango dizuet: Jolas-parke batean bazaude eta Errusiar mendi batean montatzeko dudarik baduzu, ez pentsatu bi aldiz eta igo zaitez, oso ondo pasatuko duzu eta. Bestela, zertarako joan zara parkera, ez?






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Minz Meyer