
Camera cafe, Telecinco katean azaltzen den programetariko bat da. Bertan eguneroko bizitza nola izan daitekeen azaltzen dute eta komediazkoa da. Eguneko 4 eta 8 tarteko gertakizunak izaten dira ikusgai, eta barrez lehertzekoak. Hori bai, erderaz izaten dira eta gaueko 21:30 etatik 22:00 raino irauten du. Bertako protagonistak hauxek dira: Jesus, Julian, Marimar, Mari Carmen (Cañizares), Bernardo, Asun, Victoria, Antunez, Monica, Sofia, Lorenzo, Richard, Nacha, Frida, Arturo, Benito eta Juan Luis. Kotilleoak, gatazkak, dibertsioak…ere izaten dira. Programa honek horrela izena du, cafea hartzeko makinaren barnean kamera bat dagoelako eta bertatik transmititzen direlako egitarauak. Eta pentsatuko duzue, programa honek izango du ba zuzendariren bat, ba bai, Alberto Carullo du izena eta honek egiten ditu Camera Cafe-ko egitarauak.
Oso programa dibertigarria da eta barre algara ugari eragiten dituena. Publiko guztientzako da egitarau hau. Nik zuek banintz ez nuen galduko. Antunez da langile guztien (Jesus, Julian, Bernardo, Cañizares…) agintaria. Esan genezake pixkabat lerdo, ergel, tentel, memelo, lelo, txepel, mozolo, inozo, baboak…direla baina ez egitan, programa horretan baizik. Nik ez dakit nola bizi dezaketeen hainbeste kafearekin, beti kafea eta kafea edaten. Niretzat Jesus da barregarriena, CQC (Caiga Quien Caiga)-n ere azaltzen da. Beti bere tontakeriekin. Hemen behean ikus dezakezue Jesusen (Arturo egitan) argazki bat.
Arturo Valls
CQC-ko erreportari ausart bat izatetik, Telemadrilgo zapping programa aurkeztu zuen, “LICENCIA PARA MIRAR” zuen izena. Gainera, Antena 3-ko “UHF” kolaboratu zuen ere. Film batzuk ere protagonizatu ditu: “EL CORAZON DEL GUERRERO” eta “TORRENTE 2: MISION EN MARBELLA”. Normalean, Arturok, uztaila, abuztu eta irailean “ALLA TU” dirua irabazteko programa aurkezten du. Oso pertsona atsegina ematen du. Jesus, asko hitzegiten duen pertsona da bai esaten duenaz ezer ez dakiena. Berak dioenez, gustu errazekoa da: Bere kotxea, etxea, erlojua, bere txakurra…bere emaztea eta bi seme-alaba. Ez dut pentsatu nahi nola izango den Arturo bere familiarekin. Bueno, espero dut gustatu izana, agur eta beste bat arte.
Aio!